XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kartzelarekin lotu-loturik arkitzen bait degu munduan beste problema garratz-garratz bat ere: Kartzelaetako Geiegikerien Problema, Torturaen Problema, Tormentoaren Problema.

Ain zuzen Gogorkeriaren eta Kartzelaen gaiean Euskalerrian ba ditugu guk bi bultza-gaillu, gauza auek gogorazten dizkigutenak: a) bata, Bizkai`ko Lege Zaarra, bere Lenengo Titulo`ko 12`gn. Legean; ala bait dio garbi-garbi: eta b) bestea, beti gogoan dauzkagun Ebanjelioak diotena San Mateo`ren 25`gn. Kapituloan: Kartzelatua nengon, eta etziñaten bisitara etorri.

Bi testigantza, biok euskalduntasun eta kristautasun aundikoak, gaurko eguneko Kriminolojia bir-aztertzera beartzen gaituztenak....

Izan ere, Inglaterra`ko Legedietan Habeas corpusen Instituzio famatua azaldu baño gizaldi ta erdi leenago an zegon Bizkai`ko Lege Zaarrean (1526) ezkutaturik, Habeas corpusaren mami guztia bere baitan duan Legea ().

Olaxe insistentzi guztiarekin.

Bigarren zatian, GAZTETXOEN DELITUKERIA aipatzen du gure liburuak; eta, Batikano II`aren ondoren etorri diran moralistak aipatzen ditu bereziki, gure A. Beristain`ek, delituaren imajiña bir-examiñatuaz moralista berriak eman duten pausu ederragatik, (...).